Itsasoa zaintzea, bizitza zaintzea da
Batu gure komunitatera eta
alda dezagun planetaren norabidea
MATER ekarpena
Zure dohaintzak laguntze gaitu…
Itsasoa zaintzea, gure itsas hondakin arrantza eta bilketak, babestuz eta kontserbazio-ekintzak garatuz.
Zientzia sortzea, hondakinak aztertuz, erakundeekin partekatzen ditugun datuak lortzeko.
Hezi eta sentsibilizatu, gizartea ozeanoaren errealitatera hurbilduko duten esperientziak sortuz.
Benetako aldaketak bultzatzea, lege hobeak defendatuz eta itsasoak behar duenean jardunez.
Nabigatu gure proiektuetan
20 urtetik gorako esperientzia dugu itsas ingurumen hezkuntzan proiektu berritzaileak sortzen. Itsas kultura, bioaniztasun, klima aldaketa, ohitura jasangarri edo itsas hondakinen gaineko gaiei buruzko proiektu aitzindariek entitate eta errealitate ezberdinetara egokitzen ahalbidetzen digute.
Errealitate bakoitzera egokitzen gara, bi hamarkada baitaramatzagu itsasotik bertatik ikasten.
Zure laguntza funtsezkoa da. Dohaintza bakoitzak indarra gehitzen die pertsonak erdigunean jartzen dituzten eta keinu txikiak ozeanorako aurrerapen handi bihurtzen dituzten proiektuei.
Boluntariotza Ekoaktiboa
Gure tripulazioarekin elkarlanean aritzeko eta parte hartzeko formula bikaina da zure denbora eta talentua eskaintzea. Parte-hartzea gure erakundearen balio ezin garrantzizkoagoa da eta zurekin kontatu nahiko genuke.
Hainbat arlo ditugu zuk gurekin parte hartzeko zure eskarmentua eta ezagutzak eskainiz.
MATER Kluba
Gure lana modu egonkorrean babestu nahi baduzu, eta aldi berean beherapenak eta abantailak eskuratu, animatzen zaitugu MATER Klubaren partaide izatera. Bi modalitate eskaintzen dizkizugu: MATER Kluba-Partikularra eta MATER Kluba-Familiarra.
ABANTAILAK:
- Museorako sarbide mugagabea (erabilgarri ditugun plazen arabera)
- Beherapenak jarduera eta ikastaroetan, eta dendan ere bai
- Jarduera eta ikastaroen gaineko informazioa
MATER oparitu
¿Esperientzia ahaztenizak oparitu eta MATERen ingurumen jardunean zein ontziaren kontzerbazioan lagundu nahi duzu?
Kontakta gaitzazu eta nahi duzun esperientziarako opari txartela pertsonalizatua prestatuko dizugu.
Parte hartu gure jardueretan
Aktiboki parte har ezazu gure ingurunea babesteko herritar zientzia jardueretan eta itsasoaren zaintzan.