Goza ezazu itsasoaren kontserbazioan enblematikoa den itsasontzi bat deskubritzen, baita lehorrean barrukoa bazara ere; izan ere, amarrik gabeko jarduera da, eta zure ekintzek eta emozioek eramango zaituzte haren zaintzaren protagonista izatera.
Bizi ezazu MATER baxurako euskal atunontzi tradizional izan zen garaiko lana. Bertako arrantzale eta marinelenen bizimodua eta lana, itsas heroi ezkutuena, zeinen lanbidea dagoen sakrifikatuenetariko bat den.
Ontzi osoa ezagutzen duzun bitartean, lehen eskutik ontziko zubia ezagutuko duzu, kapitainaren eginbeharrak eta egunerokoa ikusiz. Gainera, arrantza munduan sartu ahal izango zara eta hegaluzearen arrantza selektiboaren prozesua hasieratik amaieraraino ezagutu, arrantza teknika jasangarrietan barneratuz, eta, bertako eta garaiko arrain kontsumoaren bidez itsas zaintzan lagunduz.
Ontziko goikaldetik, beheko hozkailu, haztegi eta kamainetan ere sartu ahal izango zara, bi astez jarraian arrantzaleen eguneroko bihurtzen den espazioa ezagutuz, arrantzaleen lan gogorra berbizituz eta talde lanaren balioak arrantza munduan inoiz baina gertuago sentituz. Bisita amaitzeko, ezagutu ezazu sukaldea eta dastatu hegaluze (edo beganoa) pintxo tradizional bat, badiari begira zauden bitartean.
* Mugikortasun urriko pertsonentzat irisgarria ez den jarduera.