MATER ontzia bisitatzeko opari-txartela

MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa bi pertsonak ordutegi zabal batean bisitatu ahal izateko opari txartela da. Egunaren arabera bisita tipologia desberdina eskaintzen dugu, bisita arrantzalea edo bisita ekoaktiboa.

Bisita ekoaktiboan gaur egungo MATER ontziaren lana ezagutzean datza, hau da, itsasoaren zaintza: itsasoaren onurak, gaur egungo inpaktuak eta nola babestu dezakegu gure etxeetatik. Bisitak bitakora kaiera bat eta ingurumena babesteko ideia eta ekintza proposamenak eskaintzen ditu.

Interesatzen zaizuena arrantza mundua bada, ontziaren iraganeko atunontzi bizitza ezagutzeko aukera duzue: arrantza selektiboko teknikak, ontziko bizitza euskal arrantzako ontzi tradizional batean eta kontsumo iraunkorraren garrantzia. Bisitan hegaluze-aperitibo bat edo sasoiko arraina arduraz kontsumitzeko gida bat sartzen da.

Bi Helduentzat 14€
Heldu + haur bat 12€