PASAIATIK BILBORA NABIGAZIOA

2026.07.01 | 10:00-18:00 | 50 €

Zatoz egurrezko azken euskal hegaluze-ontzian bidaia paregabe bat egitera. Gozatu paisaia zoragarriaz, kulturaz, naturaz eta benetako itsas tradizioaz blaituz. ZERO ZABOR URETAN egitasmoaren baitan jasotako nabigazioa. 

  • Historia eta tradizioarekin lotura: Nabigatu ontzi ikoniko batean eta ezagutu Euskal Herriko itsas ondarea.
  • Benetako edertasun naturala

MATER ontzian nabigatzea itsasoratzea baina askoz gehiago da, itsasora modu aberasgarrian hurbiltzen zaituen esperientzia da. Imajinatzen duzu kostaldea ikuspegi paregabe batetik ikustea. Egurrezko atunontzi honetan, ozeanoaren handitasuna sentitzeaz gain, inguratzen gaituen ingurune natural eta kulturalaren balioa ere ulertuko duzu. 

Itsasontziz paseotxo bat baino zerbait gehiago bilatzen baduzu, itsasoa zentzumen guztiekin bizi nahi baduzu, hauxe da zure aukera.

OHARRAK:

    • Mugikortasun urriko pertsonentzat irisgarria ez den jarduera.
    • Oinetako eta arropa erosoak eta meteorologiaren araberakoak gomendatzen dira.
    • 48 ordu lehenago jarduera berrestea, baldintza ozeanografiko eta meteorologikoen arabera.