Gure kostaldearen babesa eta ingurumen-kontzientziazioa sustatzeko asmoz, Itsas Zaintza Sarea (IZS) proiektuaren baitan ekimen berezia antolatu dugu, Jon Azpiriarekin eta MATERrekin elkarlanean. Jonen erronka ardatz hartuta, etapa batean plogging jarduera bat egingo dugu: kirola eta ingurumen-ekintza uztartzen dituen dinamika, non parte-hartzaileek ibilbidea egiten duten bitartean inguruko hondakinak bildu eta natura garbitzen duten. Familian egiteko ezin hobea den jarduera da, kirola, elkarlana eta itsasoaren zaintza uztartzen dituena.
* Aurtengo jarduera-data bakarra
OHARRAK:
GIPUZKOAST 100k (100km +3300m)2026.06.2027 OHARRA: Definitutako lekuan 30 minutu lehenago egotea gomendatzen da, nahiz eta pazientzia eskatzen den ibilaldi hain luzean denborak estimatzea ez baita batere erraza. Hala ere, Jon korrika jarraitzeko esteka ahalbidetuko da Wikiloc bidez. Jon korrika doala ezingo dio mugikorrari kasurik egin, beraz, puntual egon zaitezte, mesedez! Jonekin batera egitasmoan parte hartu eta korrika egin nahi baduzu jarri harremanetan @jonaztiria (instagram). |
||||||
| Ordua | Lekua | Tartea | Iraupena (ggb) | Distantzia (ggb) | Desnibela (ggb) | |
| 6:00 | Hendaiako hondartza | Hendaia – Hondarribia | 6:00 – 7:00 | 10 km | – | |
| 7:00 | Higuer itsasargiko campinga | Hondarribia – Pasaia* | 7:00 – 10:00 | 22 km | +700 m | |
| 10:30 | MATER | Pasaia – Donostia** | 10:30 – 11:30 | 8 km | +500 m | |
| 11:30 | Sagüeseko gasolindegia | Donostia (Sagües – Antiguo) | 11:30 12:00 | 5 km | – | |
| 12:00 | Restaurante Tenis Ondarreta | Donostia (Antiguo) – Orio | 12:00 – 14:00 | 15 km | +500 m | |
| 14:00 | Euskotren geltokia | Orio – Zarautz | 14:00 – 15:00 | 5 km | +200 m | |
| 15:00 | Hotel Restaurante Karlos Arguiñano | Zarautz – Zumaia | 15:00 – 16:30 | 10 km | +300 m | |
| 16:30 | San Telmo Ermita | Zumaia – Deba | 16:30 – 18:30 | 12 km | +700 m | |
| 18:30 | Foruen Plaza | Deba – Mutriku (Saturraran) | 19:00 – 20:30 | 10 m | +400 m | |
| 20:30 | Saturraran hondartza | Mutriku (Saturraran) – Ondarroa | 20:30 – 21:00 | 3 km | – | |