
KOSTALDEA IKERTZEN: ALABORTZA
Gozatu kostaldeko biodibertsitatea aztertzen, kostaldea babesten laguntzen duzun bitartean. Aldez aurretik esperientziarik izan gabe, uraren azterketan eta hondakinen bilketan parte hartuko duzu. Herritar zientziarik inoiz egin ez baduzu ere, konturatuko zara zein erraza den ekintzara salto egitea!
-
Naturarekiko eta itsasoarekiko lotura.
-
Itsas ekosistemen egoerari buruzko ikaskuntza.
-
Eragin positiboa izatea ingurunea kontserbazioan.
Murgildu zaitez gure kostaldea babesteko zientzia eta aktibismoa biltzen dituen ekoaktibitate esperientzia eraldatzailean. Esploratu senadi paregabe honen biodibertsitatea, behatu gertutik fauna eta flora (gida, prismatiko eta lupen bidez), eta bihurtu zientzialari egun batez itsasoko uraren egoera aztertzen, inguru zabalean erabili daitezkeen laborategi-tresneriekin. Baina abentura ez da hor bukatzen…
Altxor natural hau ezagutu ondoren, beste urrats bat emango duzu: zure eragina murriztuko duzu itsas hondakinak bilduz eta herritar zientzia bultzatuz. Ingurunea aurkitu zenuen baino hobeto uztearen poza sentituko duzu, gure itsasertzaren ingurumen-erronkak lehen eskutik ulertuko dituzu eta haien babesaren parte aktibo izango zara.
Deskubritzeko, ikasteko eta gozatzeko jardunaldi bat… Izan ere, keinu bakoitzak balio du, eta zuk aldea egin dezakezu. Ekoaktiba zaitez eta izan aldaketaren parte!
OHARRAK:
- Zailtasun maila: Erraza: Senadira isiteko 20 minutuko ibilbidea herrian zehar.
- Mugikortasun urriko pertsonentzat jarduera ez irisgarria
- Oinetako eta arropa erosoak eta meteorologiaren araberakoak gomendatzen dira
- 48 ordu lehenago jarduera berrestea, baldintza ozeanografiko eta meteorologikoen arabera
- Jardueran partehartzea anitza izan dadin pertsona bakoitzak gehienez 4 plaza erreserbatu ahal izango ditu