BISITA ARRANTZALEA

Ondo amarratutako itsasontzi baten lasaitasunarekin, berpiztu arrantza-ondarea ontziko txoko sekretuak zeharkatuz, arrantzaleen egunerokotasuna eta euskal arrantza tradizionalaren iraunkortasuna erakutsiko dizkizun bisita gidatu honetan.

  • Itsasontziko txoko sekretuak zeharkatzen dituzu, ontzia portura lotuta dagoela
  • Dastatu pintxo marinel bat eta ikasi kontsumo arduratsuari buruz 
  • Hurbil zaitez arrantzaren gaurkotasunera eta balora ezazu honen zaintza

Gure arrantzaleen egunerokotasuna ezagutuko duzu itsasontziko txoko bakoitzean. Patroiak gobernatzen duen eta arrain-bankua bilatzeko gunea den aginte-zubitik; arrantzaren artean talde-lana gailentzen den kubierta eta sotora; eta, azkenik, bi astez baino gehiagoz elkarrekin bizitzeko leku gutxi aurkitzen duten sukaldea eta katreak ezagutuz.

Hau guztia arrantzaren errealitatera hurbilduko zaituzten sentsazioekin. kainabera bat altxatzeko, olatuek harrotutako oheetan kukutzeko edo badiara begira pintxo marinel zoragarri bat dastatzeko aukerarekin. Esperientzia paregabeak, orain zure eskura.