Nabigazioa

MATER bezalako espazio zabalak dituen ontzi batean nabigatzea luxu handia da. Are gehiago, MATER ontziko kideek eremuari buruzko azalpen kultural liluragarriak entzuteko aukera duzunean, edota ontzian eremu hau ikusteko aurkitu duzun txokotik ingurumen-aberastasun handia duen eta Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatuta dagoen kostaldeko paisaia naturalaz gozatzeko aukera baduzu. Nabigazioa Jaizkibel erdialdean kokatzen den Turrulla lurmuturreko itsaslabarretaraino luzatuko da, itsasoak eskaintzen dizkigun plazer gehiagorekin jarraitzeko, hegaluze pintxo bat dastatuko duzue, itsasoarekin sortutako konexio hori sendotzeko. Abentura ederra altxor natural berriak aurkitzeko asmotan dabiltzan hasiberrientzat.